Asier Rodriguezi hirugarren gradua baliogabetu diote

2023ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
BASAURI. Asier Rodriguez Lopez euskal preso santurtziarra Basauriko espetxera (Bizkaia) itzuli da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak onartu egin baitu hark hirugarren gradua lortzearen aurka fiskaltzak jarritako helegitea, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Gradu erregresioen kontra, manifestazioa egingo dute bihar Santurtzin (Bizkaia), Sarek deituta.

Hamabi urte baino gehiago daramatza preso Rodriguezek. 2020ko uztailean gerturatu egin zuten, Granadako espetxetik (855 km) Soriakora (260 km), eta 2021eko irailean Euskal Herriratu zuten, Basauriko espetxera lekualdatuta.

Auzitegi Nazionaleko fiskaltza etengabe ari da errekurtsoak aurkezten gradu progresioei. Azaroan, esaterako, Joseba Arregi preso oƱatiarraren gradu aldaketaren kontrako helegitea onartu zuten, eta Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) itzuli zen. Beste bost presoren kontrako eskaerak ere aintzat hartu ditu Auzitegi Nazionalak: Aitor Esnaola, Mikel San Argimirio, Xabier Atristain, Gorka Martinez eta IƱaki Bilbao Gaubekarenak. Gehiago ere izango dira ziurrenik, ordea. Izan ere, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak gutxienez 24 gradu progresioren aurka egina zuen urtarril hasieran.

Auzitegi Nazionalak, gainera, legea aldatu zuen. Orain arte ez bezala, lege berriaren arabera, presoa ezin izango da espetxetik atera fiskaltzak helegitea jarria badio gradu progresioari, baimenaren gaineko erabakia hartu bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.