Albistea entzun

Arabako plantak «arriskuan» daude, Tubacexen ustez

Berria -

2021eko irailak 14

AMURRIO. Tubacexeko zuzendaritzak «arriskuan» ikusten du Arabako planten etorkizuna. Langileei bidalitako barne ohar batean, grebari egozten dio egoera larri hori —216. eguna gaur—, eta protestaldia mantentzeko arrazoirik ez dagoela iritzi dio. Enpresak, berriz, berretsi du ez dagoela prest egin asmo dituen 129 kaleratzeen indargabetzeari jarritako helegitea kentzeko. Alde horretatik, gogoratu du kaleratzeak saihesteko eginiko eskaintza ez dela berria eta aurretik esana zuela langileek murrizketa «estrukturalak» onartzen bazituzten eragotz zitezkeela. Sindikatuek ere esana zuten hori, baina haiek azaldu dute epaileen arabera ez dagoela horrelako neurririk hartzeko arrazoirik. Era berean, salatu dute Tubacex Austriako beste planta batera desbideratzen ari dela Araban egiten ziren lanetako batzuk.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©BERRIA
Donostiako erdialdeko etxebizitza bat alokagai. ©JON URBE / FOKU
Atzo Gasteizen egin zuten bilketari hasiera emateko ekitaldia. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Zoru etiko baten eske

Aitor Biain

Sinadurak biltzen hasi dira baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskatzeko. Ekinaldiaren xedea da proposamena Eusko Legebiltzarrera eramatea han eztabaidatzeko eta lege izaera emateko. Sustatzaileek uste dute inoiz baino arrazoi gehiago dagoela gaur egun tresna hori eskura izateko.

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Oinarrizko errenta zerbitzu publiko bat izango litzateke»

A. Biain

Bollainek irizten dio gutxieneko diru sarrera bat bermatzeko errentak ez direla nahikoa izan pobrezia amaitzeko. Dio, ordea, oinarrizko errentari esker herritarrek eskubide gehiago eta askatasun handiagoa izango dutela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna