Gazte bat hil da auto istripuan, Baionan

2022ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Ezbehar larria izan zenatzo goizaldean Baionan, A-63 autobidean, Gipuzkoarako noranzkoan. Auto batek eta kamioi batek elkar jo zuten, eta 25 urteko gazte bat hil zen. Autoan zihoan gazte hori, eta berarekin zihoazen beste bi lagun, 24 eta 30 urtekoak, oso larri eraman zituzten Baionako Ospitalera. Suhiltzaileak 04:30ean ohartarazi zituzten. Baiona iparraldeko Leclerc saltokitik gertu izan zen ezbeharra. Erreskate taldeak iritsi zirenean, 25 urteko gaztea pizten saiatu ziren, baina ezin izan dute egin azkenean. Ezbeharraren ondorioz, autobidea itxi behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.