Zubietako erraustegiak Arkaitzerrekan «ezer isuri» duela ukatu du GHK-k

2022ko uztailaren 31
00:00
Entzun
USURBIL. Gipuzkoako Ingurumen Probintzia Auzitegiko fiskalburuak ikerketa bat abiarazi du, uztailaren 13tik Arkaitzerreka berriz ere kutsatuta dagoen argitzeko. Usurbilgo Udalak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak agindutako ikerketa baten arabera, amonio eta kloruro poluzio handia topatu dute. Gipuzoako Hondakinen Kontsortzioak berretsi du egunero hartutako ur laginetan ez dela «ezer isuri». «Analisien arabera, aipagarria da egoera biologikoa beheko uretan goiko uretan baino hobea dela». Egoeraren jatorria ere ikertu dute, eta aipatu dute alde hartan «betelanak eta lur mugimenduak» egin direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.