Tom Verlaine Television taldeko abeslari eta gitarrista hil da, 73 urte zituela
MUSIKA. Tom Verlaine (New York, 1949) Television punk taldeko kantari eta gitarrista ezaguna zendu zen larunbatean, gaixotasun baten ondorioz. Marque Moon (1977) izan zen taldearen estudioko lehen diskoa, baita haren lanik ezagunena ere, eta, 1970eko hamarkadan, punk eztandaren barruko talderik garrantzitsuenetako bat izatea lortu zuen. New Yorken hil zen, 73 urte zituela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu