Gernikak 75-58 galdu du Roche Vendeeren aurka

Buch, saskiratu nahian. M. D. VALLE / FOKU.
2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Gernika azken jardunaldira arte borrokatu beharko da Eurokopan lehian jarraitzeko. Atzo, ezinean aritu zen Frantzian, multzoko lider Roche Vendeeren aurka: 75-58 galdu zuen. Bizkaitarrek bi garaipen dituzte azkeneko partidaren zain. Garaipen bat gutxiago dute Virtus Bolognak eta Flammesek, baina bi horiek gaur jokatuko dute elkarren aurka, Italian. Beraz, lehia horri begira egongo da Gernika. Azken partidan, bizkaitarrek Flammes hartuko dute Malosten.

Baskoniak, berriz, gaur jokatuko du Euroligan, etxean, Real Madrilen aurka (20:30, Dazn). Arabarrek gora egin dute Neven Spahija iritsi denetik, baina ikusteko dago Real Madril bezalako aurkari indartsu bati aurre egiteko moduan dauden.

Bestalde, Bilbo Basketek Khyri Thomas eskolta estatubatuarra fitxatu du, Andrew Goudelock min hartuta baitago. 25 urte ditu, 1,91 metro da luze, eta talderik gabe zegoen, aurreko sasoian Houston Rocketsen jokatu eta gero: 16,4 puntu, bost asistentzia eta 3,6 errebote lortu zituen partidako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.