Albistea entzun

ZUZENDARIARI

Ongi etorri, Correscales

Joxe Iriarte 'Bikila' -

2016ko otsailak 11 - Grupo Oarso taldearen izenean.

Otsailaren 27an Bilbotik abiatuko den eta 22an Bartzelonan bukatuko den prekaritatearen aurkako korrikari correscales izena jarri zaio. Izen horrek Movistarreko langileek lan tresna duten eskuko eskailerarekin eta korrikarekin hitz-jokoa egiten du.

19an Hernanitik Donostiako bidea egingo du Oarso Aldea gurutzatuz. Ekimen horren berri jakin genuenetik, gure taldea (GOT) buru-belarri dabil ahalik eta arrakastatsuena izan dadin. Inauterietan, jaia eta borroka uztartuz, txirigota bat antolatu genuen ekimenaren alde, eta, bidenabar, bizi dugun egoera sozial tamalgarria salatzeko. Eta 19an gure eskualdera iristen denean, ongietorri jendetsua eta alaitsua burutu nahi dugu, batez ere Oreretako Herriko plazan egingo den ekimenean; handik aurrera txirrindulari talde bat gehituko zaio, korrikalari talde eraginkor bat gorpuztuz Donostiaraino.

Izan ere, gure uste apalean, duela pare bat urte buruturiko Duintasunaren martxak bezala, Correscales-en bertute nagusia da, egoerari aurre egiteko lehenengo pausoa dela etsipena alboratzea. Langile esplotatu, prekario, pertsona zanpatu edo tamalgarrian dagoen ororen duintasuna berreskuratzea abian jarriz, pausoz pauso, kolpez kolpe aurrera eginez. Borroka moldeak berrituz, talde sozial desberdinen arteko loturak josiz, elkarrekiko ezagutza gauzatuz; hitz batez, borrokarako behar den elkartasuna eraikiz.

Asko hitz egiten da egoera politikoaren inguruan, batez ere parametro instituzionaletan, baina oso gutxi benetako aldaketarako behar den herri borroka nola aktibatu. Herritar sareak nola harilkatu, jendartea nola ahaldundu.

Alegia, instituzioetan oinak jartzea ondo dago, baldin eta aldi berean milaka badabiltza kaleak astintzen.

Hots. Egin dezagun bat Correscalesekin, bakoitzak bere herri eta eskualdeetan, Bilbotik Bartzelonaraino.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.