Albistea entzun

Aritz Egeak Iñaki Maioraren marka hobetu du: 1.25.09

Minutu eta hemeretzi segundo ondu du orain 41 urte Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkan egindako marka
Aritz Egea eta Iñaki Maiora, atzo, erronka amaitutakoan.
Aritz Egea eta Iñaki Maiora, atzo, erronka amaitutakoan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2019ko uztailak 7

MENDIA. Balentria handia egin zuen atzo Aritz Egea korrikalari urretxuarrak, Iñaki Maiora txirrindulari ormaiztegiarrak 1978an Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkan egindako marka hobetuta. Bizikletan eta korrika 24,6 kilometroko ibilbidea egin beharra zuen Egeak, baina muga oso zehatza izanda: Maiorak duela 41 urte lortutako 1.26.28ko marka bikaina. Pentsatu eta egin. Urretxuarrak koska handia egin zion errekorrari, minutu eta hemeretzi segundorena: 1.25.09.

Egea hasi eta bukatu joan zen Maioraren marka azpitik. Txindokiko gailurrean hiru minutu eta 21 segundoren aldea zuen. Abantaila handia zen, baina ez erabakigarria, Maiorak sekulako denbora egin baitzuen Txindokitik Larraitzera. Hala, tarte horretan bi minutu eta 42 segundo galdu zituen Egeak. 39 segundo zen aurretik. Bete-betean aritu beharko zuen bizikletan Ordiziaraino. Esan eta egin. Aldeari eutsi ez ezik, handitu ere egin zuen. Azken metroetan pilatutako ikusle mordoen animoek ziztu bizian eraman zuten. Helmugan, Maiorak berak jarri zion txapela. Pozarren zen Egea erronka amaitutakoan. «Ikusgarria izan da. Izugarri gozatu dut, jendeak asko animatu nauelako. Oso pozik nago marka lortzeagatik».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jokin Altuna eta Beñat Rezusta, ostegunean Miribilla frontoian egindako pilota aukeraketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Onena ematea da omenaldi onena

Julen Etxeberria

Rezustak eta Altuna III.ak buruz buruko finala jokatuko dute gaur. Batek bigarren txapela nahi du; besteak, lehena, atzelari batek azkenekoz irabazi eta hemezortzi urtera
Tolosaldeko arraunlariak, ETE ligako lehen estropada irabazi berritan, atzo, Pasai San Pedron. ©JON URBE / FOKU

Lehengo lepotik burua

Julen Etxeberria

Iaz bezala, Tolosaldeak eta San Pedrok irabazi dute ETE eta KAE 1 ligetako lehen estropada. Lau segundo pasatxorengatik nagusitu dira
Izeta VI.a eta Izeta III.a, txapelekin, atzo, Tolosako zezen plazan. ©IBON ERRAZU

Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia

Berria

Aurrenekoek 34 segundo hobetu dute errekorra: 40.24. Bigarrenak Zelai III.a-Ansorregiri nagusitu zaizkie
 ©CLIVE BRUNSKILL / EFE

«Tituluak irabaztea polita da, baina ez da dena futbolean»

Ainara Aratibel Gascon

Duela bost urte iritsi zen Parisera Paredes, eta orduan zuen ametsa bete du: Frantziako Liga irabaztea. Irailean beste amets bat beteko du: ama izatea. «Hilabete politak ditut aurrean», adierazi du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna