Zuloagak margotutako lehen koadroa jarri dute ikusgai

XIX. mendetik ez du inork ikusi margolana; iaz erosi zuen Zuloaga fundazioak, eta Eibarren erakutsi du aurrena

Bisitariak Zuloagaren Arrateko itsua koadroari begira, atzo. JUAN HERRERO / EFE.
2020ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
ARTEA.Arrateko itsua uste da dela Ignacio Zuloaga pintoreari ezagutzen zaion aurreneko koadroa. Luzez ez da jakin non zen, baina duela urtebete AEBetako enkante batean erosi zuen Zuloaga fundazioak, eta Eibarren (Gipuzkoa) jarri zuten ikusgai atzo, haren jaioterrian; han izango da abenduaren 20ra bitartean. San Andres parrokiaren kaperan jarri dute, zehazki.

Tonu ilunetako margoa da, eta erdian dago itsuaren figura, zakur bat duelarik oinetan. «Bere bizi osoan mantenduko zituen balio estetiko eta ideologikoak jada badira hemen nolabait», aipatu du Ignacio Suarez Zuloagak. Garrantzitsuena «marjinatu bat» ageri dela da harentzat: «Ehunka lan eskaini zien marjinatuei, prostituei, itsuei, konkordunei, txiroei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.