Agerraldien ostean, ondorioak ostiralerako emango dituzte

Ikerketa batzordea. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
2014ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Lourdes Goikoetxea eta Yolanda Barcinarenak deklaratu ondoren, bukatu dira Nafarroako parlamentuko ikerketa batzordean aurreikusita agerraldiak. Publiko egindako egutegia ere amaitu da horrela, eta ondorioen inguruan aritu beharko dira orain parlamentuko taldeak, azken erabakiak hartzeko. Batzordea onartu zenean adostu zutenez, ordea, sekretuan egingo dituzte saio horiek. UPNk izan ezik, alderdi guztiek sinatu zuten ostiral honetarako amaitu beharko zuela bere lana batzordeak. Ordurako aurkeztu beharko dituzte ondorioak. Aukera badago batzordeak luzapena esatzeko, eta bozeramaileen batzarrak hartuko luke erabakia. Kasu horretan, ordea, ez luke astirik emango zentsura mozioa aurkeztu eta hauteskundeak aurreratzeko, legeak zehazten dituen denboren arabera, apirila baino lehen egin behar baita deialdia. Hain zuzen, PSNko Roberto Jimenezek aipatu zuen hamabost eguneko epea, tarte Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak egindako salaketak egiaztatuz gero, Barcinaren gobernuaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko zutela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.