Maiatzaren 24an jokatuko dute Zegama-Aizkorri

Atletek hil honen 20tik aurrera eman ahalko dute izena, 30era arte. Dortsalen zozketa otsailaren 21ean izango da
Kilian Jornet irabazlea, iaz, Aizkorrin gora.
Kilian Jornet irabazlea, iaz, Aizkorrin gora. GORKA RUBIO / FOKU

Berria -

2020ko urtarrilak 16
MENDIA. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia datorren maiatzaren 24an jokatuko dute, hemeretzigarren aldiz. Atletek izena emateko epea urtarrilaren 20an hasiko da, hurrengo astelehenean, eta hamar egun izango dituzte horretarako, hilaren 30era arte. Izen ematea rock the sport webgunearen bidez egin behar dute. Antolakuntzak 150 dortsal gordeko ditu «lasterketak dakartzan konpromisoei aurre egiteko», eta beste 125, berriz, aurreko urteetan lehiatu «eta berriz ere parte hartu nahi duten atleten parte hartzea ahalbidetzeko», baita azken bi urteetan markarik onenak egin dituztenentzat ere. Gainerakoentzat, otsailaren 21ean egingo dute dortsalen zozketa.

Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zuten lasterketa, atzo. Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Kirol diputatua, Iker Goiria aldundiko Turismo zuzendaria eta Joseba Izagirre Zegamako alkatea izan ziren han. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, mendi maratoia munduko Golden Trail Series lehiaketako zazpi probetako bat izanen da —munduko mendi lasterkaririk onenak bildu nahi ditu lehiaketa horrek proba guztietan—. 400 boluntario baino gehiago ariko dira antolatzeko lanean.

42 kilometro ditu lasterketak, eta 5.472 metroko desnibela. Aurretik, maiatzaren 22an, kilometro bertikala jokatuko dute Zegaman —16:30ean—; eta, maiatzaren 24an bertan, gazteen lasterketaren zortzigarren ekitaldia egingo dute, 10,4 kilometroko ibilbidearekin —10:30ean hasiko da—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna