Koronabirusa

Eguneko zentroak berriz martxan ipiniko dituzte

Adinekoen aldeko mezua. L. J / FOKU.
2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
BILBO. Orain bi aste, COVID-19aren kasuen igoerak arduratuta, eguneko zentroak ixtea komeni zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta murrizketak ere egin behar zirela zahar etxeetako bisitetan. Aldundien ardurapean daude gizarte zerbitzu horiek, eta haien bidez hartu ziren neurriak. Atzo jakinarazi zuten, ordea, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eguneko zentroak zabalik egongo direla berriz heldu den astelehenetik aurrera. Salbuespen batzuk egongo dira. Gipuzkoan, esaterako, Eibarren, Elgoibarren, Orion eta Zarautzen adinekoentzako eguneko zentroak ez dituzte irekiko oraino. Astelehenetik aurrera, halaber, zahar etxeetan bizi direnengana bisitan joateko aukerak zabaldu egingo dituzte. Egoiliarrek kalera egin ditzaketen irteerei dagokienez, neurriak murriztaileak dira oraindik: Gipuzkoan, esaterako, abuztuaren 11n hasiko dira irteten; Bizkaian, oraingoz izaera «terapeutikoa» duten irteerak bakarrik onartuko dituzte. Tokian tokian, alda daiteke egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.