%20

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
ANDREEN NEKE GEHIGARRIA

Nafarroako Unibertsitatearen IESE negozio eskolak eginiko ikerketa baten arabera, pandemian zehar telelanean aritu diren emakumeek %16 estres gehiago eta %20 neke handiagoa izan dute, zaintza lanen ondorioz. Egoera berean zeuden gizonek baino %29 ardura handiagoa izan dute etxeko mendekoen zaintzan, eta horrek hainbat arazo eragin dizkie: kontzentratzeko zailtasunak, deskonektatzeko eta atseden hartzeko gaitasun txikiagoa eta neke handiagoa.

Eta gizonak? Denboraren %15 gutxiago eskaini diote seme-alaben zaintzari, baina andreek baino %10 gehiagotan adierazi dute haurrak etxean edukitzeak lana zaildu diela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.