Koronabirusa

Pfizerrek orain dio %95ko eraginkortasuna lortu duela

Txertoa. BIONTECH / EFE.
2020ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
NEW YORK. Pfizer botika etxeak lehengo astean adierazi zuen COVID-19ari aurre egiteko lantzen ari diren txertoak %90ko eraginkortasuna zuela; orain, %95ekoa dela esan du. Biontech enpresa bazkide gisara hartutaari da txerto hori garatzen, eta esperantza handiak sortu ditu zenbait sektoretan. Ikerketaren hirugarren fasean dago txerto hori; 43.000 laguni jarri dietela azaldu dute, eta hor lortutako emaitzei begira eman dutela %95eko ehunekoa. Nahigabeko ondorioak ere apalak direla esan dute, eta urratsak hasiko dituztela txertoak botika agentzien onespenak lehenbailehen lortzeko.

Eraginkortasun maila hori lortu dutela dioten ikertzaile gehiago badira. Moderna botika etxeko arduradunek asteon esan dute haiena %95ean dela eraginkor; Errusiako SputnikV txertoaren harira ere, %90ko datua eman du. Itxaropenari leihoa irekita ere, «zuhurtasuna» eskatu dute hainbat adituk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.