Antzerkia eta dantza Baratzaren urteurrenerako
ARTE ESZENIKOAK. Gasteizko Baratza aretoak zortzi urte beteko ditu aurten, eta egitarau berezia antolatu dute urtemuga ospatzeko. Gaur hasi eta igandera bitarte, antzerki eta dantza emanaldiak izango dira. Sarrerak salabaratza.com webgunean daude eskuragarri.
Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta izango da ikusgai gaur, 20:00etan. Ordu berean baina larunbatean, Sin Titulo 97/17 dantza ikuskizuna eskainiko du Sil Producciones taldeak. Igandean, ostera, La Sonrisa del Lagarto konpainiaren Ohiá antzezlana izango da ikusgai. 19:00etan izango da, adin guztietako publikoarentzat.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.