Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak funts bat sortuko du larrialdietarako

2020ko otsailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak erakunde arteko larrialdi funts bat sortzea erabaki du. Kontseilua Jaurlaritzak, hiru diputazioek eta Eudelek osatzen dute, eta lantalde bat eratu dute funts horren zenbatekoa kalkulatu eta zer kasutan erabili zehazteko. Atzo bildu ziren kide guztiak Zaldibarko kasua aztertzeko, eta Pedro Azpiazu ekonomia sailburuak esan zuen «faktura guztiak» gordeko dituztela, etorkizunean kalte-ordainak eskatzeko aukera badago haiek erreklamatu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.