Manifestazio bat egingo dute bihar, Eibartik, Ermutik eta Elgetatik abiatuta

2020ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
ZALDIBAR.Zaldibar Argitu Orain lelopean, manifestazio bat antolatu dute bihar arratsalderako. Mobilizazioak hiru adar izango ditu: Eibartik (Gipuzkoa), Ermutik (Bizkaia) eta Elgetatik (Ermua) irtengo dira, eta Eitzaga Zaldibarko auzoan egingo dute bat. Eibarkoa Amaña auzoko biribilgunetik irtengo da (17:00etan); Ermukoa, Cardenal Orbe plazatik (17:00); eta Elgetakoa, plazatik (16:30). Eibartik hiru kilometro dira; Ermutik, bi, eta bost Elgetatik, aldapa behera Aixolako urtegian barrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.