Ludopatiari aurrea hartzeko plana aldarrikatu dute
IRUÑEA. Nafarroako Ahal Dugu-ren arabera, ludopatia familia askoren drama da: «2017an, 75 milioi gastatu ziren kirol apustuetan». Horren aurrean, Ainhoa Aznarez hautagaiak proposatu du berehalako plan bat abian jartzea ludopatiari aurre egiteko: «Ezin da onartu tokiok haurren parke batean alboan izatea».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu