Beasaindar bat oso larri dago Grezian ospitaleratuta, jipoitua izan ondoren
ATENAS. Joan den ostegunean, hainbat lagunek eraso egin zioten Greziako Santorini uhartean oporretan zegoen 33 urteko Beasaingo (Gipuzkoa) bizilagun bati, EITBk jakinarazi duenez. Poliziaren arabera, lapurreta egin zioten. Jipoiaren ondorioz, Atenasen ospitaleratu dute, ZIU zainketa intentsiboen unitatean, oso larri. Poliziak 16 eta 19 urte arteko lau lagun atxilotu zituen erasoarekin lotuta, ostegun gauean bertan, hotel batean. Greziako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, kamera batzuek grabatutako irudiei esker identifikatu dituzte.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.