Nievesen eta Goikoetxearen artean, kontziliaziorik ez

Idoia Nieves, atzo, epaitegira bidean. I. URIZ / ARP.
2014ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Nafarroako Justizia Auzitegian adostasunik gabe bukatu zen atzo Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiaren eta Lourdes Goikoetxea Nafarroako presidenteordearen arteko kontziliazio ekitaldia. Nievesek otsailaren 11n Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldiaren biharamunean aurkeztu zuen Goikoetxeak kontziliazio eskaera auzitegian. Egindako akusazioak frogatzeko eskatu zion Nievesi, edo bestela, esandakoak erretiratzeko. Atzoko saioan, Nievesek idatzi batean adierazi zuen Goikoetxeari ez ziola leporatu legearen kontra jardutea eta hala ari zela uste izan balu fiskaltzara joko zuela zuzenean. Ohar horretan azaltzen duenez, gainera, berak «inongo momentutan» ez zuen adierazi Goikoetxea bere karguaz baliatu zenik interes partikularrak lortzeko. Esanak esan, bien arteko kontziliazio saioa adiskidetzerik gabe bukatu zen. Goikoetxearen abokatu Ignacio del Burgoren arabera, Nievesek ez zituen aurkeztu froga berriak lehen parlamentuan esandakoak egiaztatzeko. Hori dela eta, Nievesen aurkako balizko ekintza judizialak aztertuko ditu Del Burgok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.