Khanen kontrako zentsura mozioa onartu dute

2022ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ISLAMABAD. Saioa hasi eta hamahiru ordura, Pakistango Asanblea Nazionalak Imran Khan lehen ministroaren kontrako zentsura mozioa bozkatu zuen, atzo, eta diputatuen gehiengoa horren alde agertu zen. Erabaki horrekin, printzipioz, ordezkari politikoek amaiera eman diote hilabete inguru iraun duen krisiari.

Egun luzea izan zen atzokoa Pakistanen, Asanblea Nazionaleko presidente eta Khanen aliatu Asad Qaiserrek behin eta berriz atzeratu baitzuen bozketa, hainbat arrazoi argudiatuta; tartean, lehen ministro zenaren alderdiak Auzitegi Gorenaren erabakia berriz aztertzeko eskaria argudio hartuta —saioa egiteko agindu zuen—. Halere, oposizioa presio egiten aritu zen egun osoan zehar, eta, azkenean, Qaiserrek dimisioa eman behar izan zuen. Horren ondoren ekin zioten bozketari.

Khanen jarraitzaileak kalera ateratzekoak dira gaur protesta egitera eta agintari ohiari babesa helaraztera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.