Hiru atxilotu Bilbon, Voxen aurkako protesta batean

C's-ek apirilean Errenterian eginiko ekitaldiaren harira, sei pertsona deklaratzera deitu ditu fiskalak

2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
BILBO. Voxek hauteskunde kanpaina egiteko gune bat jarri zuen atzo arratsaldean Atxuriko Enkarnazio plazan, Bilbon. 17:15 aldera, protesta egitera joan zitzaizkien herritar ugari, eta Ertzaintzaren furgoneta batzuk joan dira bertara; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru lagun atxilotu zituzten. Agintearekiko desobedientzia eta Hauteskunde Legea urratzea egotzi diete. Gainera, beste sei lagunen aurkako ekinbideak zabaldu dituzte, Hauteskunde Legea urratzea leporatuta.

Bestalde, gutxienez sei lagunek deklaratu beharko dute Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak apirilean Errenterian (Gipuzkoa) eman zuen mitinean protesta egitea egotzita. Euskadi Irratiak zabaldu duenez, ikertu gisa joan beharko dute Donostiako epaitegira, abenduaren 2an eta 3an, eta ez da baztertzen zitazio gehiago egotea ere. Apirilaren 13an egin zuen C's-ek ekitaldia Errenterian, apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan. Herritarrek xingola horiz jantzi zuten mitina egingo zen plaza, tentsioa izan zen, eta Ertzaintzaren oldarraldiak ere izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.