EH Bilduren aldeko botoa eskatu dute lau kartzelatan dauden euskal presoek
MONT-DE-MARSAN. Bozetan EH Bilduri botoa ematera deitu dute Mont-de-Marsan (Okzitania), Brieva, Topas eta Algecirasko (Espainia) kartzeletan dauden euskal presoek; baita Venezuelako euskal deportatuen kolektiboak ere. Bestalde, Ahal Dugu-tik joandako Nafarroa Orain taldeak Bel Pozuetaren (EH Bildu) aldeko botoa eskatu du, «injustiziaren aurkako borrokaren ikurra» delakoan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.