EITBren arabera, UPNk gertu du PSN, eta EH Bildu doa gero

Azken inkestaren arabera, baliteke EAJk puntu erdira izatea EH Bildu lehen indar izateko lehian Gipuzkoan

2023ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. EITB Focusen azken inkestaren arabera, UPNk irabaziko ditu astebete barru egingo diren foru hauteskundeak. Hamahiru eserleku lor ditzake, baina PSNk postu hori kentzeko aukerak izan ditzake, inkestak 11-12 parlamentari ematen baitizkio. Halaber, EH Bildu izan daiteke hirugarren indarra (8-9): eserleku bat edo bi irabaz ditzake, eta beste horrenbeste gal ditzake Geroa Baik (8-7). Zurekin Nafarroari hiru edo lau eserleku ematen dizkio. Zenbaki horiekin egungoaren moduko gobernua osa daiteke. Izan ere, eskuineko alderdiak oso urrun geratuko dira gehiengo osotik. PPk 5 parlamentari lor ditzake, eta Vox parlamentuan sar daiteke, eserleku batekin edo birekin.

Gizaker enpresak egindako inkestaren arabera, EAJ izango litzateke lehen indarra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gobernua osatu ahalko luke hiruretan oraingo elkarlan akordioa mantenduko balu PSE-EErekin. Hiru lurraldeetan gora egingo lukete jeltzaleek eta EH Bilduk: PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek, behera. PPk eutsi egingo lioke oraingo aulki kopuruari.

Gipuzkoan aurreikusten da lehia. EAJk 21-22 lortuko lituzke; eta EH Bilduk, 19-20. EAJ 25 eta 26 hautetsi artean legoke Bizkaian. 26 lortuz gero, gehiengo osoa izango du Batzar Nagusietan. Araban oso antzerakoak lirateke emaitzak: EAJk eta EH Bilduk bat gora, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek bat behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.