Babis Txekiako lehen ministro izendatu dute

Andrej Babis, atzo. MARTIN DIVISEK / EFE.
2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
PRAGA. Txekiako Gobernuak dimisioa eman eta lau hilabete eta erdira, Milos Zeman presidenteak berriro ere Andrej Babis izendatu du lehen ministro. Epe horretan, Babisek lehen ministro gisa jarraitu du, baina jarduneko funtzioan. Orain, beste gobernu bat osatzeko agindua jaso du, baina, horretarako, koalizio bat osatu beharko du. ANO 2011 alderdi liberaleko burua da Babis, eta koalizioa egin nahi du sozialdemokratekin; gehiengo osora heltzeko, ordea, beste alderdi bat beharko dute. Sozialdemokratek hilaren 15ean egingo dute barne bozketa Babis babestu ala ez erabakitzeko.

Herenegun, milaka herritar elkartu ziren Pragan eta beste hiri nagusietan Babis lehen ministro izendatzearen aurka protesta egiteko. Babis, haren hurbileko senideak eta kolaboratzaileak ikerketapean daude iruzur salaketa baten ondorioz, eta arrazoi horregatik haren gobernua kargutik kendu zuen parlamentuak joan den urtarrilaren 15ean, konfiantza bozketa bat egin ondoren. Hil horren bukaeran, presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten, eta Zemanek irabazi zituen berriro. Parlamenturako bozetara ez deitzea erabaki zuen orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.