Palestinako estatua ezagutzeko galdea egin diote Londresi
LONDRES. Erresuma Batuko Parlamentuak aurrera atera du David Cameronen gobernuari Palestinako estatua onartzeko eginiko eskaera historikoa. Astelehen gauean onartu zuten proposamena, aldeko 274 boto eta kontrako 12rekin (650 diputatutik), baina ez da bete beharrekoa. Berriki, Suediako lehen ministroa izan da Palestinako estatua ezagutu duen Europako Batasuneko lehen agintaria.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu