Fermin Muguruzaren eta Belakoren Donostiako kontzertua bertan behera

Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture taldearen kontzertua, joan den hilean, Bilboko Kafe Antzokian. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture eta Belako taldeak kontzertua egitekoak ziren larunbatean Donostiako Gasca kiroldegian, baina bertan behera utzi dute. Ginmusica antolatzaileak atzo azaldu zuenez, aretoaren edukiera erdira baino gehiago murriztu dute araudia eguneratu ostean, eta horrek ezinezko egin du kontzertua bertan egitea. Halaber, azaldu zuten atzo goizean jakinarazi zietela exijitu zizkieten ebakuazio planaren aldaera guztiak egin zituztela eta edukiera berria 682 pertsonakoa zela. Hala, gunea erabiltzeari uko egin behar izan diote, «bai orain, bai etorkizunean». Sarreren dirua erosketa leku beretatik itzuliko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.