Ostalariek auzitara jotzea erabaki dute

2020ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek auzitara jotzea erabaki dute. Orain dela bi aste, Eusko Jaurlaritzak 01:30era mugatu zuen gaueko aisialdiaren ordutegia, eta ostalariek uste dute «neurrigabea» dela. Adierazi dute neurri horiek ez dituztela «ostalarien eskubideak errespetatzen», eta tabernak ordu horietan ixteak «errentagarritasun guztia» kentzen diela.

Ostalariek eskatu dute ordutegiak luzatzeko eta ohiko jardunari bidea zabaltzeko. Ez kutsatzeko neurriak errespetatuko dituzte, baina «laguntza ekonomikoen» edo «erreskate plan» baten beharra dagoela azpimarratu dute.

Errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztuko dute. Elkarteek epaitegiari galdegin diote behin-behineko neurriak hartzea, Jaurlaritzaren agindua bertan behera gera dadin. Izan ere, hala egin du Aragoiko (Espainia) Auzitegiak: ostatuak 01:00etan ixteko agindua baliogabetu du.

Arabako ostalarien elkarteak adierazi du ados dagoela kideekin, baina ez du bat egingo salaketarekin, gaueko aisialdiak ordezkaritza txikia duelako bertako elkartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.