Nikolai Luganski piano jolea EOSekin ariko da

2018ko maiatzaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Nikolai Luganski piano jole errusiarra gonbidatu gisa arituko da EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Eztanda isila izeneko egitarauaren barruan, gaur eta bihar, Donostiako Kursaal Auditoriumean, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Datorren astean, berriz, egitarau bera eskainiko dute: astelehenean, Gasteizko Principal antzokian; asteartean, Bilboko Euskalduna jauregian; eta asteazkenean, Iruñeko Baluarten. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira.

Egitarauko lehen pieza Brett Deanen hamabi biolarako Testament (2002) izango da. Ludwig van Beethovenek senideei bere gorreriaren bizipena azaltzeko idatzi zien gutuna da obraren abiapuntua, eta Deanen helburua izan da maisu handiak bere belarri gaixoekin entzuten zuen musika sortzea. Bigarrengo pieza, berriz, Sergei Prokofieven Piano eta orkestrarako 2. kontzertua (1913) izango da, eta Luganskik interpretatuko du. Hirugarren pieza, azkenik, Beethovenen beraren 3. sinfonia Heroikoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.