Bi lagun zauritu dira hesietatik erorita

2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
27 urteko gizonezko bat paraplegiko gelditu daiteke, igande goizean entzierroko hesietatik erorita. Antza denez, lagunkuadrilla bilatzeko hesietara igo eta erori egin zen. Kolpe «larria» hartu zuela jakinarazi du Nafarroako Ospitale Guneak. Bi orno apurtuta dauzka, eta paraplegiko gelditu daitekeela esan dute. Herenegun, emakume bat erori zen Udaletxe plazako hesitik, eta konortea galdu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.