Sortu: «Soluzioaren aurkako hamaikagarren saioa da»

2014ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Guardia Zibilaren sarekada «konponbidearen aurka PPk burutu duen enegarren saiakera» dela salatu du Sortuko eledun Pernando Barrenak. Premiazko agerraldia egin du Barrenak atxiloketak salatzeko, eta gertatutakoa gogor gaitzetsi du: «Ez daukagu inongo zalantzarik esateko bakearen etsaiek agindu eta gauzatu dutela operazioa». Atxilotutakoek bakearen eta soluzio politikoen aldeko konpromisoa agertu duten pertsonak direla gogoratu du Barrenak. Halaber, azpimarratu du polizia operaz¡oaren helburua herritarrengan «etsipena» sortzea dela, bai eta biolentzia egungo egoera politikoan mantentzea ere. «Sufrimendua eguneroko ogia bilakatu nahi dute», salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.