Bi lagun hil dira Cintruenigon, istripuan

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CINTRUENIGO. Istripu larria gertatu zen atzo Cintruenigon (Nafarroa), N-113 errepidean. Ondorioz, bi pertsona hil ziren, haietako bat adingabea; eta beste bi pertsona larriki zauritu ziren. Poliziak ez du jakinarazi istripuaren nondik norako zehatzik; soilik arratsaldeko 16:45etan gertatu zela. Hildako adinduna ezbeharraren lekuan bertan zendu zen; adingabea, aldiz, bizirik zegoen oraindik topatu zutenean. Helikopteroz eraman zuten Tuterako (Nafarroa) ospitalera, baina bertan hil zen ordu gutxira, istripuak eragindako zaurien ondorioz.

Zauritutako beste bi bidaiariak ere helikopteroz eraman dituzte Zaragozako (Espainia) erietxe batera. Erreskate lanetan Tuterako zein Errioxako suhiltzaileek hartu dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.