Estatu Kontseilura eramanen dute kantonamenduen mapa

2013ko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nire Kantonamendua eta Baserri Munduak Ez Hunki elkartea sortu dute Euskal Herriko eta Biarnoko hautetsi batzuk, kantonamenduen mapa berriaren aurka borrokatzeko. Xedea Frantziako Konstituzioaren aurka doala erranik, Estatu Kontseilura eramanen dute afera. Diotenez, lurraldeen arteko berdintasuna eta zuzentasuna ez dira errespetatuak.Mobilizazioari lotzeko deia luzaturik dute herritarrei guztiei. Besteak beste, haiek ere gaia eramanez Estatuaren Kontseilura. Haserrea eragin du prefetak marraztu kantonamenduen mapa berriak, Ipar Euskal Herriaren muga historikoak zangopilatzen dituelako, Biarnoaren eta Nafarroa Beheraren arteko kantonamendu bat sortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.