Iruñean izandako eraso homofobo bat salatu dute

2013ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Iruñean gay, lesbiana eta transexualei laguntza eskaintzen dien Kattalingorri elkarteak salatu du apirilaren 6an eraso homofobo bat jasan zutela musukatzen ari ziren bi gaztek. Jakinarazi dutenez, hiru mutil gerturatu, eta jo egin zituzten eta mehatxu egin zieten. Biktimek 16 eta 19 urte dituzte, eta erietxera joan behar izan zuten medikuek artatzeko. «Lege aldaketekin gay, lesbiana eta transexualentzat aurrerapauso handiak eman direla uste du jendeak. Baina agerian geratu da Iruñea ez dela hiri lasai eta ziur bat, eta eraso homofoboak daudela». Horrenbestez, tolerantziatik errespetura igarotzeko deia egin du Kattalingorrik. «Egin ditzagun urratsak sexualitate pluralago eta aberatsago baten alde».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.