Moldavian gobernu akordioa berritu dute agintean ziren hiru alderdi europazaleek

2014ko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
CHISINAU. Igandeko hauteskundeetan Alderdi Sozialistak eta Alderdi Komunistak baino ordezkari gehiago lortu baitzituzten, atzo gobernu akordioa berritu zuten Moldavian PLD, PD eta PL alderdi europazaleek. PSRM Alderdi Sozialista izan zen gehien bozkatua (25), PLD (23), PCRM (21), PD (19) eta PL (13), eta eserleku partiketa 55-46 geratu da legebiltzarrean europazaleen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!