Joseba Urkiola izango da ETBko kiroletako buru

2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun
BILBO. Joseba Urkiola izango da aurrerantzean ETBko kiroletako arduraduna; Mikel Zabalaren lekukoa hartu du. Azken boladan, Urkiolak Eibarren eta Realaren inguruko informazioa landu du ETBn. Lan horretan zebilela, gertaera baten nahigabeko protagonista izan zen 2015. urteko apirilean. Urkiolak euskaraz galdetu zion orduko Eibarko entrenatzaile Gaizka Garitanori Almerian (Espainia), prentsaurrekoan, eta Garitanok aretotik alde egin zuen, kazetari espainiar batzuen protestarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.