Euskal preso politikoen baraua Palestinako herriarekin elkartasunez

Euskal preso politikoak
2023ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Emakume zein gizon palestinarrekhamarkadak daramatzate okupazio sionistak eragindako bortizkeria jasaten; haien etxeetatik indarrez kanporatuak eta lekualdatzera behartuak, haien hiri zein herriak suntsituak; espetxeratuak, torturatuak, bortxatuak, erailak izanez... Estatu sionista terrorista honen politika genozida honen erakusgarri ditugu, egun hauetan mundu osoak ikusi ahal izan dituen Gazako sarraski eta izualdiak.

Hau guztia dela eta, herri palestinarrarekiko elkartasunez eta herri zapalduen defentsarako eskubideen zilegia aldarrikatuz, ohar hau sinatzen dugun euskal preso politikook barau-egun bat egingo dugu datorren urriaren 27an, ostirala.

Palestina aurrera!

Izenpetzaileak: Mattin Sarasola Iarzabal, Iñaki Krutxaga Elezkano, Fernando Elejalde Tapia, Mikel San Sebastian Gaztelumendi, Dani Pastor Alonso, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, Aitor Cotano Sinde, Beatriz Etxebarria Caballero, Beñat Aginalgalde Ugartemendia, Lexuri Gallastegi Sodupe, Josu Ordoñez Fernandez, Xabier Garcia Gaztelu, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fernando Garcia Jodra, Jon Kepa Preciado Izarra, Patxi Ruiz Romero, Dolores Lopez Resina, Liher Aretxabaleta Rodriguez, Irantzu Gallastegi Sodupe eta Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.