ZUZENDARIARI

Esklabotzari stop

Bedia
2020ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Muxuak erosten dizkiote San Frantzisko auzoko tximeleta bati, baita balizko irribarre goxoak ere. Udazkeneko zuhaitzak baino kartsuagoak diren begiak erosten saiatzen dira bezeroak gau ilun eta hotzetan; haien arimak berotuko dituztelakoan. Hegoak ere erosi nahi dizkiote, sarri asko, baina hegoak ez daude salgai, goizero behar baititu amets gaiztoetatik ihes egiteko gure tximeleta gardenak.

Esklabotzaren Aboliziorako Nazioarteko Eguna izan berri dugu, eta askotan galdetzen diot neure buruari ea ez ote dugun gogora ekartzen irudi oker bat; hau da, esklabotzaren irudi anakronikoa. Irudi horretan George Washigntonek eta Belgikako Leopoldo II.ak euren esklaboekin zerabiltzaten eskuburdinak dira nagusi. Haatik, ez al dago XXI. mendeko esklabismoa hobeto islatzen duen irudirik? Sexu-esplotazioa, pertsonen salerosketa, haurrak euren artean ezkontzera behartzea, umeen esplotazioa… eta abar.

Ez gaitezen hipokritak izan. Afera honi buruz hitz egiten dugunean edo han-hemenka zerbait entzuten denean, nork ez du bere burua zuritu eta garaikideak ez diren esklabotzaren irudiak gogora ekarri? Loa atseginagoa izango dugulakoan edo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.