ZUZENDARIARI

Ez zen ondo egon, eta ez dago ondo

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiltzea gaizki egon zela esatea derrigorrezkoa omen da politikoki etikoak izateko. Niretzat, aldiz, aitortza hauek egitea:

Molak eta Francok izu-laborria zabaltzeko emandako agindua betez, gerra-frontetik kanpo, Euskal Herri penintsularrean bakarrik, bide bazterretan, arerio ideologikotzat jotako 6.000pertsona baino gehiago erailtzea 3.000 baino gehiago Nafarroan bakarrik-, eta 1978ko erregimenak hura ez aitortzea eta barkamenik ez galdegitea.

Ez zen ondo egon berrogei urteko diktaduragatik barkamenik ez eskatzea, eta estatu egitura garrantzizkoak mantentzea (armada, polizia, sistema judiziala, Auzitegi Nazionala), eta ez zen ondo egon Galizia, Katalunia eta Euskal Herri penintsularrari autodeterminazio eskubidea ukatzea 1978ko Konstituzioan, eta Espainiako estatuaren batasuna zatiezin aitortzea.

Ez zen ondo egon ETAk hiltzea, bahitzea eta jazartzea. Eta ez zen ondo egon batailoi paramilitarrek eta GALek hiltzea, bahitzea eta jazartzea, estatuak ordainduta eta lagunduta. Ez zen ondo egon guardia zibilak eta polizia nazionalak torturatzea eta hiltzea, eta ertzaintzak torturatzea ere ez.

Ez dago ondo, ETA deseginik dela, euskal presoekiko mendeku jarrerari eta dispertsioari eustea.

Ez dago ondo Altsasuko gazteekin botere judizialak egin duena, eta ez dago ondo Kataluniako preso politikoak espetxean egotea.

Ez dago ondo autodeterminazio eskubidea ukatzen jarraitzea Galizia, Katalunia eta Euskal Herri penintsularrari.

Gisa horretako ekimenekin, Espainiako estatu antidemokratikoa eta estatutismoa sendotzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.