ZUZENDARIARI

Gasteizko Udalari, esker onez

Inmaculada Muñoz.
ALDEE.
2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskerrak eman nahi dizkiogu Gasteizko Udalari Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartearen izenean (ALDEE) enplegu eskaintza publikoan jaso baitu artxibo eta liburutegietako berariazko prestakuntzaren betekizuna, Udal Artxiboarekin zerikusia duten plazak eskuratzeko. Gure ustez, edozein zerbitzu publikotan behar bezala prestatutako profesionalak egon behar dira lanpostua betetzeko, eta gaitasun hori prestakuntza espezifiko baten egiaztapenarekin bermatzen da. Gure elkartetik lanean ari gara administrazioek zaindu dezaten haien ardurapeko liburutegiak, artxiboak, museoak eta dokumentazio-zentroak kudeatu behar dituzten pertsonek gutxieneko gaitasunak egiazta ditzaten, eta, ondorioz, berariazko prestakuntza eskatu behar da aldez aurreko baldintza gisa lanpostura sartzeko.

Gure ustez, Gasteizko Udalak bibliotekonomia titulazioa eskatzean bere zerbitzuen kalitatea bermatzen du. Jarrera eredugarri hau gainerako administrazioek imitatzea desiratzen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.