ZUZENDARIARI

Oso ondo, baina...

2019ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Lehengoan, emakumeek, beste behin ere, aho-zabalik utzi gintuzten, eta oso irudi ederrak eskaini zizkiguten. Halarik ere, tartean, ene ustez, lausotutako argazkiak ere (euskararen erabilera hutsa, bereziki, ikasle askoren artean, bai ahoan, bai aldarrikapen mezuetan) ikusi genituen, eta selfie-ak egiteko joera handia, eta ez dakit, bada, talde-lanaren zentzuak (iraultza feminista izango da, edo ez da izango) ez ote duen masa handi horren barruan askoren politikarekiko formazio eza dela eta, indarra galduko. Izan ere, egun bakar bateko betekada jai giroan ospatzeko joerak segidarik ez badu, ezer gutxi lagunduko du bestelako mundu bat bultzatzen, eta hori oso ondo dakite feminismoa, greba... bezalako hitz gozoak horrelako egunerako propio erabiltzen dituzten komunikabideek, zeren eta greba osteko egunean oso nabarmen erakutsi baitziguten nork egin zuen planto eta nork ez.

Beraz, oso ondo, bai, baina kontuz! Laster hauteskundeak izango dira, etaorduan ikusiko dugu gurean zein estatu espainolean erreibindikazio indartsu horien botoak zer-nolako norabidea hartuko duen. Eta musu handi bana emakume borrokalari guztiei zoriontsuagoak izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.