ZUZENDARIARI

Jardunaldi jarraia, HHn eta LHn ere bai

Irene Fuentes.
Euskadiko Jardun Jarraiaren Aldeko Plataforma
2020ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Hezkuntza Komunitate bakoitzean jardunaldi mota aukeratzeko eskubidea eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari, bizi dugun eta larriagotzen ari den pandemia dela eta. Ez dugu ulertzen, hartzen ari diren neurriak ikusita, gure eskoletan oraindik 2. agertokia ez planteatzea. Ez dugu ulertzen administrazioak jardun jarraituaren aurrean daukan jarrera itxia, derrigortzen milaka familia jantoki-zerbitzua erabiltzera (dagoenean), edo eskolara lau bidaia egitera.

EAEko ikastetxeetan koronabirusaren aurrean jarduteko protokolo orokorra kontuan hartuta, argi adierazten da: «Malgutasuna behar da espazioen eta denboren antolaketan, familia-kontziliazioko egoerei eta premiei erantzuteko». Eta argi uzten du goizeko ordutegi presentziala babes-neurri bat dela, protokoloan kutsaduraren aurrean «2. agertokia» planteatzen baita. Horregatik, Jaurlaritzari eskatzen diogu aukera eman dezala Haur eta Lehen Hezkuntzako eskoletan jardunaldi jarraitua ezartzeko. Neurria Bigarren Hezkuntzan hartu da, baita Nafarroako hezkuntza-etapa guztietan ere. Ez dugu ulertzen nola joan gaitezkeen hain atzeratuta halako gai batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.