Amaitu dira hauteskundeak Kaxmirren; oso parte hartze handia izan da

2014ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
SRINAGAR. Kaxmirren bost egunetan banatuta egindituzte hauteskundeak, eta atzo amaitu ziren. %65 inguruko parte hartzea izan dute, aurrekoetan baino bost puntu handiagoa, eta aparteko liskarrik gabe egin dituzte. Bereziak izan dira bozak. Iraileko uholdeek eskualdearen %80 hondatu zuten, 277 lagun hil ziren, eta 237.000 lagunek etxetik alde egin behar izan zuten. Asteartean jakingo dira emaitzak. Munduko gunerik militarizatuenetako bat da Kaxmir, Indiaren eta Pakistanen arteko lurralde gatazkak baititu; 10 milioi biztanle ditu, eta milioi erdi militarrak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.