Etnien arteko borrokak izan dira Hego Sudanen
JUBA. Hego Sudango Jonglei eskualdean ehunka lagun hil direla jakinarazi dute bertako iturriek. Ostegunean murle eta lou nuer etnien arteko borrokak izan ziren mendebaldeko eskualde horretan —lou nuer etniakoak dira han nagusi—. BBCren arabera, 500 izan daitezke hildakoak. Era berean, 200 lagun bahitu dituztela ere salatu dute, gehienak haurrak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu