Bangladeshko alderdi islamista, legez kanpo

2013ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DHAKA. Jamaat-e-Islami, Bangladeshko alderdi islamista nagusia, legez kanpokotzat jo du Dhakako auzitegi batek, eta ezin izango da 2014ko hauteskundeetara aurkeztu. Otsailetik, Jamaat-e-Islamiko lau buruzagi hiltzera zigortu dituzte gerra krimenak egotzita, 1971n Pakistan babestu zutelako independentzia gerran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.