ZUZENDARIARI

Gure arreta hobetzeko obrak

Jesus Larrañaga Garitano.
2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Olatz Arregik maiatzaren 16an egunkari honetan argitaraturiko gutunean erakutsi zuen ez zegoela konforme Erradioterapia Zerbitzuaren instalazioekin (Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko San Bizente pabiloia). Horrekin loturik, adierazi gura dut une honetan erradioterapia-zerbitzu hori, osorik, obretan dagoela. Obrek hiru solairuetan dute eragina, eta neurriagatik, hainbat fasetan egiten dabiltza.

Lehenengo fase bietan, 2022koetan, azeleragailu bat eta OTA bat berritu ziren, horretarako gelak eta inguruko espazioak egokituz, pazienteen joan-etorria eta arreta hobetzeko. Hirugarren fasean, apirilean hasi eta urrian amaituko den fasean hain zuzen, igogailua jarriko da, zerbitzuaren irisgarritasuna hobetzeko. Inbertsio horiekin (1.750.000 euro azpiegitura-obretan bakarrik), Onkologia Erradioterapikoaren zerbitzua erabat berrituko da.

Ospitaleak 100 urte baino gehiago daukala, etengabe dabil berritzen. Horren erakusgarri dira, aipatutako obrez gain, Neonatologiako Unitatean egiten dabiltzanak, Medikuntza Nuklearrerako SPECT-CT, edo diagnostikorako beste ekipamendu batzuk berritzea (OTA, mamografoak…).

Obrak deserosoak dira guztiontzat, baina beharrezkoak. Abagunea aprobetxatu gura dut hemendik eskerrak emateko zerbitzu horretako langileei, bai eta, oro har, ahalegin berezia egiten dabiltzan zerbitzu eta unitate guztietako langile guztiei ere, zalantza barik gure biztanleei zerbitzurik onena ematea ahalbidetuko digun obra batek dakartzan eragozpenetara egokitzeko ahaleginagatik. Herritarrei ere eskerrak eman gura dizkiegu bere ulermen eta enpatiagatik.

Adeitasunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.