ZUZENDARIARI

Lodifobiaren harira

Maite Salinas Jimenez.
2022ko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Onintza Enbeitak Lodifobia izeneko iritzi artikuluan (BERRIA, 2022-11-26) egindako galderari, hona hemen erantzuna:

Gaur egun, oraindik ere, loditasunaren inguruan oso pentsamendu sinplista daukate askok. Pertsonaren gain jartzen dute lodi egotearen errua: diziplinarik eza eta alferkeria omen dira loditasunaren arrazoiak; elikadura egokia eta kirola, berriz, konponbidea.

Ez, ez da batere normala, bizimodu sanorako gomendioak ematea belarriko mina dela-eta sendagilearengana joan bazara. Bai, lodifobia da, pentsamendu sinplista hori dela eta, belarria arakatu ondoren, kontsultatik zure loditasunaren errudun zu zarela pentsatuz ateratzen bazara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.