Gerizpean
Pertsona bat atxilotu dute billabesaren entzierroan
IRUÑEA. Udaltzaingoak festazale bat atxilotu zuen atzo goizean, tradizio bilakatu den billabesaren entzierroan. Udalak jakinarazi duenez, gazte talde batek bide bat itxi zuen entzierro bat antzeratu nahian. Migel Indurain txirrindulariaz jantzitako gazte bat korrikalarien atzetik ibili zen. Udaltzaingoa eta Polizia festazaleen aurka oldartu, eta pertsona bat atxilotu zuten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu