Miarritze Waspsen aurka ariko da Challenge kopan

2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERRUGBIA. Miarritzek helburua bete zuen herenegun, Heineken kopako azken jardunaldian Aguileran Ospreysi 36-5 irabazi eta multzoko bigarren postua lortuta. Horri esker, Lapurdiko taldea Challenge kopako final-laurdenetarako sailkatu da. Lehiaketa horretan Londres Wasps izango du aurkari, ingelesak Baionaren aurretik sailkatu baitira. Xuri-urdinek, berriz, Rovigori egundoko astindua emanda (92-6), esan dute agur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.