Albistea entzun

Literatura. 'ODOLAREN DEIA'

Alde irrealaren isla erreala

Mikel Asurmendi -

2014ko apirilak 13

Egilea: Iñaki Irasizabal.

Argitaletxea: Elkar.

Iñaki Irasizabal (Durango, 1969) genero beltzaren eleberrigile zaildua dugu, thriller hagitz interesgarriak egindakoa. Mendaroko txokolatea nobela kari ezagutu nuen nik, pertsona nahiz idazle legez. Horrela idatzi nuen orduan: «Ezohikoa da idazle hau. 'Ohiko ikasketak' burutu ostean, hala kazetaritza nola soziologia, industriagintzan ari delako, 'lan arruntean' dihardu alegia. Horrek ematen ei dio sosegua eta behar duen oreka idatzi ahal izateko. Lanaren ukitu beltza antzeman zaio Iñakiri eskuetan, fisikoan zein fikzioan». Irasizabal langabezian dago egun.

Mendarako txokolatea gustatu zitzaidan, baita Odolaren deia ere. Nobela xumeak direlako apika, eta neroni genero horren ezagule mugatua naizelako. Irasizabalek bi ezaugarri biltzen ditu eleberrigile gisa: bere pertsonaiak Bilbon bizi dira, eta Bizkai aldeko —Gamiz eta Fikako kasuon— ezaugarriez osatuta eta deskribatuta daude. Euskaldun petoak dira, hots.

Nobelari ekin aurretik, euskal nobelagile biren esanekin akordatu nintzen. Bi anai nobelaren egilearena, bat: «Honezkero ez zait pertsonaiaren deskribapen fisikoa narratzea interesatzen...» —buruz ari naiz, beraz baliteke idatzia hitzez hitz zuzena ez izatea—. Martutene-ren egilearena bestea: «Bilbon salbatuko gara edo ez gara salbatuko».

Odolaren deia-ren trama Bilbon gertatzen da. Pertsonaia nagusiak —bi anaiak— Bizkaian barna dabiltza joan-etorrian. Protagonista, Gorka, Zazpikaleetako soto batean bizi da, zulo-zuloan. Hala ere, liburuaren azalean ageri lez, teilatura igo ohi da. Hiri beltzean egunez bizitako nahigabeak alde zaharreko teilatuei —eta hiriko gauari— begira itotzen ditu.

Anaiaren ustekabeko deia jaso du Gorkak: «Zer nahi duk?» itaun lehorraren ostean, «aita hil duk» berria jaso du. Gorkak ez du deia «gustukoa» izan, noski. Deiak baina odolaren deia dakar! Azken hamar urteetan bizkar emanda bizitako bi anaiaren arteko berbak izan dira.

Odolaren deia thrillerra da, nobela beltza. Hainbatetan genero gutxietsia. Haatik, bere xumean eta laburrean, eleberrigileak hiriaz nahiz pertsonaiez egiten dituen deskribapenak gustuko dauzkat oso, euskaldun peto-petoenak nahiz kanpotik etorrita euskaldun bihurtutakoenak. Trama bilbatzen duten pertsonaiek ongi islatzen dute gure mundua. Kontakizunaren intriga bizirik mantentzen duen leitmotiv-az gainera, nobelak genero beltzaren alde humanoa nahiz soziala ederto islatzen dizkigu: familia bat jendartean, anaia arrakastatsua eta anaia frakasatua.

Kontrastasun gutxiko mundua da gurea, erreala sarritan irreala da. Odolaren deia-k irrealaren alde erreala eskaintzen digu. Mundu errealaren zuria nabari da beltzean, edo mundu beltza zurian. Gustatu zait, berbarako, pertsonaiek Unamuno Plazan hitzordua izatea. Miguel Unamunokoak burua altxatuko balu, irreala hein batean erreala ere badela ikusiko bailuke.

Ez naiz generoaren bereziki maitalea, baina tarteka-marteka laketgarri zait berarekin oheratzea. Ez ohi naiz sarri jardun, eta onartu behar dut tramaren edo pertsonaien aldaeraren batzuek coitus interruptus-en bat eragin didatela. Berbarako, akabukoak (116. o): «Telefonoa. Mugikorra —nirea da hitzaren etzana— igotzen nuen teilatura aspalditik. Zenbakia begiratu nuen: Nadia», dio Gorkak.

Edonola den ere, Iñaki Irasizabal eleberrigileak genero beltzaren titulua merezi duelakoan nago. Gorkari bezala, onena desio diot. Hau da, langabeziatik irtetea nobelak idazten jarraitzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Musika estilo askotara zabaldu da trikitia azken urteotan. Irudian, Neomak taldearen kontzertu bat, Durangon (Bizkaia). ©RAUL BOGAJO / FOKU

INFERNURAINOKO SUSTRAIAK DITU

Olatz Enzunza Mallona

Euskal kulturan errotuta dauden musika tresnetako bat da trikitia. Euskal Herriko plazetan zein musika eskoletan bizi-bizirik dago oraindik ere, eta, tradizioa alde batera utzi gabe, musika estilo gehienetara ere zabaldu da azken hamarkadetan. Transmisioan dago gaur egun kezkarik handiena.
 ©IRATXE ETXEANDIA

«Trikitiaren errealitatea ez dator bat gizarteak irudikatzen duenarekin»

Olatz Enzunza Mallona

Trikitiaren ibilbidea eta iruditeria kolektiboa ari da ikertzen Gontzal Carrasco bere doktoretza tesian. Tradizioaz gainera, instrumentuaren «beste errealitate batzuk» erakusteko beharra dagoela nabaritu du.

 ©ANE GARCIA
Duvravka Ugresic, Bartzelonan, 2011n. ©ORIOL CLAVERA

Bueltarik gabeko erbestearen letrak

Andoni Imaz

Historiaren eta politikaren koordenatuetatik irakurri ohi da Dubravka Ugresic hil berriaren lana; izan ere, gai horiek erabat blaitzen dituzte Jugoslavia ohia desegin ondoren handik ihes egin zuen idazle kroaziarraren nobelak eta saiakerak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.